2012-12-23

Barazki berriak

      Aurtengo neguan honako barazkiekon proba egin dugu: Romanesku azalorea eta Atxikoria. 
Bestalde, laister, Bruselako azatxoak, Lonbardiako aza eta hemengoa izango duzue saskian. On egin!!

 Atxikoria, eskarola bezala, neguko entsaladetan erabil dezakegu.
 Bruselako azatxoak zurtoinean `potttoltzen dira.
 Romanesku azalorea oso fotogenikoa iruditzen zaigu
Lonbardiako aza eta aza berdea elkarrekin soroan.

2012-11-24

Sagar Zukua egiten

 Azaroaren 14an sagar zukua egiten aritu ginen, eta Urretxu-Zumarragako Altxaporru! taldeko Arantxa eta Aitor izan genituen laguntzaile.

Hasteko, sagarra bilduta eta zakuetan daukagu, eta lehenengo lana sagarra ondo garbitzea da. Sagarra ahal den txukunen biltzen dugu, baina beti izaten du zikin pixkat. Aska ondo garbitu eta urez bete,

eta sagar guztiak uretara! Eskuare batekin astindu bat ematen diegu ondo garbitzeko.

 Ondoren saskitxo hauekin uretatik atera
 eta erremolkera!
 
 Erremolkea hartu eta Ezkioko Agerrezabal baserrian egiten dugu zukua. Bertako garajea alokatuta daukagu eta bertan daukagu elkarteko makineria. Sagarra palekin hartu eta matxakara botatzen dugu, eta matxakatik zuzenean doa tolarera, tubo lodi hortatik bonbeatuta.
 Arantxa fin ari da sagar patxa zabaldu eta pixka bat zapaltzen
 Azkenengo sagarrak matxakatik pasa direnean, ia bete zaigu tolarea.
 Eta prentsan jarri aurretik hasi da zukua ateratzen
 
 Prentsa lanean jarri eta hurrengo lana, probatzea! Zukua ederki ateratzen da, filtratu egiten dugu aldiko, eta kupel hauetara bota.



Behin prentsak ondo zapaldu duenean berriz askatu egiten dugu sagar patxa, pixka bat mugitu, berriz kargatu eta bigarren prentsaldi bat emateko. Zuku dexente ematen du bigarren prentsaldian



 

 Beste lan bat botilak garbitzea izaten da, bandeja urdin horietan ipini buruz behera eta garbigailuan sartzen dugu. Oso ondo garbitzen ditu, 25 botila hiru minutuan.



 Behin botilak garbituta zukuz betetzea falta, pateurizatzailetik pasa eta 80 gradu inguruan berotuta, gero ondo kontserbatu ahal izateko.

 Zuku guztia atera diogu patxari, baina hemen ez da ezer botatzen. Erremolkean hartu eta bueltan etxera eramango dugu behiei jaten emateko. Ikaragarri gustatzen zaie, eta oso ona da elikagai bezela.
 Makineria guztia eta lokala ondo garbitu
Eta hemen daukagu lanaren emaitza.

2012-08-28

Udazkenera begira

Jada hasi gara udazkeneko saskirako barazkiak landatzen: Azaloreak, bruselako azatxoak, azak eta zanahoriak.



 Maiatzeko tipulak loditu ondoren, ganbaran gordetzeko garaia iritsi zaie. Udazkenean banatuko ditugu


Udako Uzta Oparo

Uda honetako eguraldiak uzta oparoa eman digu. Tomate gorri-gorriak, pipar ugari eta baina eder ederrak ere bai. Berenjenak ere, ale ugari ematen ari dira. Kalabazinak bezala.


 Kalabazinak aleak ugari ematen ditu batera.
 Pipar landarea oso emankorra da
Baina hainbesteko beroak letxugak igoerazi ditu.  Landare asko garatu dira eta ez daude saskian jartzeko moduan


bici azada

Gorkak bere "bici azada" utzi dit. Aitzurra baino arinagoa eta azkarragoa. Aurrekoan probatu nuen eta oso ondo dabilela ziurtatu dezaket

Porruen artean ateratzen diren belarrak kentzeko aproposa.

2012-06-19

Datorren udako uzta

Udarako hainbat letxuga mota jarri ditugu: haritz hostoa deritzona, Lolo edo kixkurra, berde arrunta eta "cogolloa".
Lekak ilaran erein genituen eta orain landarea goraka doaz.
Kalabazin eta kalabazak iazko fruituetatik gordetako hazitik lortu ditugu. Hazitegian egon ondoren jadanik baratzean landatu ditugu eta hauek ere loretan daude

Hazitegitik Baratzera

Neguan hazitegian genituen tomate, piper eta berenjena landareak baratzera eraman ditugu jadanik. uztailean aurreneko aleak bilduko ditugula uste dugu.

 tomate landarea loretan
 piper landare ilara

berenjena landarea ere loretan

2012-04-10

Hazitegiak II

Otsailean, hazitegian, haziak jarri genituen. Etxe barruan zaindu ditugu eta landaretxoa koxkortzean kanpora atera ditugu. Gure asmoa, haziak eta landareak guk lortzea da eta aurten aurreneko pausoak eman ditugu hori lortzeko.


Piparrak, tomatea, berenjena, apio, aza,... haziak jaso eta porruen kasuan zuzenean erein dugu baratzean eta beste batzuk negutegian. Kalabaza eta Kalabazin haziak ere gorde ditugu landarea lortzeko.

Baratzeko zuhaitzak

Otxotxo baserrian, sagarrondoak, gereziondoak eta udaraondoak ere loretan ditugu. Sagarrak eta Udarak iaz saskian izan genituen, aurten ere horrela izatea espero dugu. Gereziak ordea, gutxi eta gainera zozoekin banatu beharra izaten dugu.



udaraondoa

gereziondoa
sagarrondoa