2011-05-27

Lehenengo otarren banaketa



Aurreko asteartean (maiatzaren 24a) izan genuen lehenengo otarren banaketa, Beasainen. Pilik eta Jexuxek prestatu zituzten otarrak, eta hauetan letxugak, espinakak, azelgak, ilarrak eta babak jarri zituzten. Kontatuko dezue goxoak dauden!

Hurrengo banaketa datorren asteartean leku eta ordu berean (anbulatorioko parkinean 8etan).

2011-05-04

Hurrengo bilera maiatzaren 19an

Kaixo, taldeko kide guztiei mail bat bidali dizuet, baina norbaiti ez bazaio iritsi , hemen ere jarri egiten dut badaezpada (hala ere, norbaiti ez bazaio iritsi, bidali zeuon helbidea taldeko korreora):

Azkena egin genuen bileran (apirilaren 17an Itsason) basherri taldeko ekoizleak elkartzekotan geratu ginen, ekoizpena eta banaketa antolatzen hasteko. Elkartu ginen ekoizleak, eta erabaki hauek hartu ziren:

- Ataungo Pili eta Jexux hasiko dira barazki otarrak prestatzen, erdi bana. Ekainaren hasieran hasiko dira otarrak banatzen (Segurako Iñaki eta Nerea ere hastekotan ziren, baina Iñakik osasun arazotxo bat izan duela eta aurrerago hasiko dira). Otarra handiak eta txikiak egingo dituzte, handiak 15 eurotan eta txikiak 8an.

- Banaketa egiteko, pentsatu genuen lehen komentatu zen Beasaingo frontoi irekia baino tren geltoki ingurua hobea izango dela, kotxe batzuk aparkatzeko toki hobea delakoan, eta aterpeak bertan ere badaudelako. Astearte iluntzetan egingo da banaketa.

- Bestelako produktuei dagokionez (haragia, arrautzak, ogia, sagar zukua, sagardoa, intxaurrak, hurrak, oilaskoak, etab...), taula bat prestatzen ari gara produktu bakoitzaren prezioekin. Bilerara eramango dugu taula hau, kontsumitzaileok hilean zenbat produktu nahiko zenituzketen betetzeko, ondoren ekoizleok antolatu ahal izateko.

- Hurrengo bilera maiatzaren 19an egingo dugu, arazorik ez badago udal aretoan, arratsaldeko 6etan (tokia hartzeko moduan, Eneko?...).

Besterik gabe, ordurarte,

Gorka Sasieta (basherri taldea)