2011-03-30

Ataunera bisita

















Olaberriko Albertoren baserria ikusi ondoren Ataunera joan ginen eta bertan Jexuxen baratza ikusi genuen, erabat ekologikoan lantzen duena,













eta ondoren Anarroren baserria. Honek ere Pirenaika arrazako behiak ditu eta kontsumitzaileei zuzenean saltzen die haragia.








2011-03-29

Olaberrira bisita


Joan den igandean, martxoak 27, Olaberriko Bildotxa-Borda baserrian izan ginen talde osoa. Albertoren ikuilu eta behiak, eta haragia zuzenean saltzeko salmenta puntua ikusi genituen, 5 kg inguruko paketetan eta izozkailuan sartzeko prest.



Beizamako Uztaro kooperatibara bisita



Joan den martxoaren 21ean Beizaman izan ginen, uztaro kooperatibaren baratzak ikusten. Arratsalde polita pasa genuen bertan Itziar, Kelo, Aitor eta Jararekin. Asko ikasi genuen eta baratzak jorratzeko tramankulu berezi hau ezagutu genuen, "biciazada" ( nola izan liteke euskeraz, biziatxurra, txirringatxurra?... beste proposamenen bat?...).

Beasaingo Basherri taldearen blog-a

Beasainen Basherri talde bat sortu dugu eta hau izango da taldearen blog-a. Gogoratu datorren apirilaren 6an, 18:30tan, dugula hurrengo bilera Beasaingo udal aretoan.